lankidetza-sareak gure eskuetan!
collaborative networks in our hands!
¡redes colaborativas en nuestras manos!
| v |
< |
>
|
Aurreko ostegunean bi urtero egiten den IEBko topaketa-jardunaldian izan nintzen, nire lehenengo aldia zen, eta baita plazaer bat ere ;). Bertan "lankidetza sareak" aurkezpenaren hitzaldia emateko aukera izan nuen, bainan denbora gutxi zegoenez, OpenKoop kontzeptua gainetik azaldu eta zenbait proiekturen aipamena egiteko denbora izan nuen soilik, beraz bertan agindu nuen bezala, post hau idatzi dut, interesa duenak gehiago sakondu dezan, kontzeptuari, garapenari eta ekintzei buruz dogokionez :)
Behean itsatsi dizkizuet aurkezpenaren fitxategiak (odp eta pdf formatuetan), eta beste edozein argiketarako, nirekin kontaktuan jarri zaitezkete, Twitter-eko @himikel edota arukezpenean bertan duzuen email helbideaz. Milesker zuen interesagatik!
Gaian sartzeko, elkarsorkuntzari buruzko ondorengo bideotxo argigarria ;)
"Harreman-antolamendu berriak: lankidetza-sareak eta elkar-sorkuntza-ekintza"
Lantaldea: Xabier Iridoy (@xiridoy), Mikel Ihidoi (@himikel, ni neu ;) eta beste kolaboratzaileak
Ohizko lan egiteko moduen aurrean alternatiboak diren lan-modu berriak garatu nahi ditugu, lankidetza eta kooperazio printzipioetan oinarriturik, non pertsonak erdigunean kokatuaz eta sarean antolaturik, ekonomia ireki baterantz bidea egin dezakegun. Iazko ekainean egin genuen proiektuaren aurkezpen publikoa Oñatin (Obea lantaldearen aurrean), eta ondorengo urratsak jarraitzeko proeiktuaren bloga bisitatu dezakezue edota sortu genuen bideo-animazioa ;)
Proiektu hau, lan munduan handituz doazen beharrei erantzuna eman nahian eta aldi berean TreBatu lan-taldean egindako ikerkuntza lanen emaitzen eskutik dator, lankidetzako espazio baten barruan aritu gara GureWork gunean (lehen GureWeb izenekoa, TrebeA Software enpresak sustatutakoa), eta ikerkuntza horren bilaketa eta hausnarketen ondorioz zenbait posta zabaldu ditugu (gaztelaniaz daude, nire blog pertsonalean zabalduak), esanguratsuenak:
Gure lankidetzako eredua guk besteekin elkarlanean aritzeko daukagun gaitasunean oinarritzen da
CoDoer proiektua
"Elkarekintza erabilgarriago egiteko Software libreko proiektua, DekiWiki lankidetza plataformaren gainean garatua"
Lantaldea: Mikel Ihidoi (@himikel, ni neu sortzaile gisa ;) eta MindTouch-eko beste elkarsortzaileak :)
OpenKoop kontzeptua sortu eta praktikan jartzeko ordua iritsi zen, eta komunikazioz gain, harremanak eta tresnak hobetzeko bidean hasi ginen, harremanetarako gizarte-sareak erabili eta topaketan parte hartu, eta tresnak hobetzeko, dela bizpahiru urte aparkatutako proiektu bat garatzea erabaki genuen: CoDoer proiektua, bere garaian proiektuaren tamainarengatik gelditu zen baztertua, baina MindTouch lankidetzako plataforma irekiak eskaintzen zizkigun gaitasunak ezagutzen joan ginen heinean, konturatu ginen oinarri oso egokia zela proiektua garatzeko :)
Hortaz hainbeste gustatzen zaizkigun "learning by doing" eta lankidetza egiteko moduak uztartuaz elkarsorkuntza bidean jarri ginen, framework berri bat diseinatzen eta programatzen (hastapenetan dago).
MindTouch DekiWiki software irekiko lankidetzarako Software plataforma bat da, wiki baten egitura eta egiteko moduak ditu oinarritzat. Teknologiari buruz, REST arkitektura eta estandar irekiak erabiltzen dituela da aipagarriena, Dream izeneko back-end bat du, .NET lengoaian programatua eta Mono-rekin bateragarria da, eta PHP darabil front-end moduan, bi geruzen arteko komunikazioak REST eragiketen eta XML formatuen bidez burutzen dira. Gainera zerbitzari-lengoai propio bat dauka, DekiScript izenekoa, eta honetan oinarritzen da CoDoer framework-a, elkarsortutako widget-ak edo txantiloiak garatzen ditugu, sareen bidezko elkarrekintza erraztu eta bultzatzeko ;)
Aurten Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoa 2.0 programaren barruan, Elhuyarrekin batera DekiWiki Euskaratzeko diru-laguntza egokitu zaigu, beraz, udarako erabili, zabaldu eta garatu izango du edonork plataforma euskaraz :)
Informazio gehiagorako:
"Pentsamendu globala, Ekintza lokalak eta Lankidetza sarean!!"
Lantaldea: Mikel Ihidoi (@himikel, ni neu sustatzaile gisa ;) eta LinkedHitz-eko taldeko kideak :)
Proiektu bat garatu behar dugunean (Softwarekoa edo bestelakoa), zer garatu nahi dugun jakitea funtsezkoa da, baina erraza al da lehentasunezko ekintzak egoki erabakitzeko xedez, behar nagusienak zeintzuk diren aztertzea eta hautatzea? nor dauka honen erantzuna? ikertzaileek, jakitunek ala bezeroek? gure ustez denek! ..., hau da bezeroek zein aukera dituzten jakin behar dute, jakitunek bere ezagutza zabaldu eta ikertzaileek zertaz ikertu..., hortaz guztion arteko ezagutza partekatzean eta elkarrekintzan daukagu erantzuna.
Beraz zeintzuk dira "CoDoer proiektua" garatzeko lehentasunezko ekintzak?, nola partekatu besteekin ezagutzak eta proiektuak elkarrekintza erabilgarriago eta emankorragoa egiteko? ba erantzuna sinplea da: guztion artean elkarreginaz ;)
Gainera mundu globalizatu honetan interesa kontrajarriak egon daitezke globala eta lokalaren artean, eta gure ustez erabaki horien aurrean, kanpoko eta bertako hoberenak aukeratu eta uztartzea da bide onuragarriena :) Hortaz pentsamendu irekia eta argiaz gain, gure hurbileko errealitatea ondo ezagutzea da hain garrantzizkoa. Honetarako gizarte-sareak erabil ditzakegu, egoki erabiliaz oso eraginkorrak izan daitezke, baina gu desbirtualizazioa ere aldarrikatzen dugu, elkarren arteko esperientziak motibazioa esnatu eta harremanak indartu egiten dituztelako ;)
Horretxegatik bultzatzen ari gara LinkedHitz topaketak, LinkedIn-eko InnoBasque taldearen bidez sortu zen ekimena, eta jada 4 topaketa egin ditugu Euskadi mailan, eta aldi berean eskualdeetako topaketa/ekimen lokalak ere bultzatu nahian gaude :) parte hartzera animatzen? informazio gehiagorako:
"Baratzak Bizirik! herri ekimena partekatu eta bultzatu"
Lantaldea: Mikel Ihidoi (@himikel, ni neu ekintzaile gisa ;) eta Hondarribiko Kostako kideak :)
Martxoak 18an Hondarribiko udaletxeak, datorren urteetako Hirigintza Plan Orokorra aurkeztu zuen, eta hortik aurrera bi hilabete genituen iradokizunak aurkezteko. Hasieratik, Kostako Baratzak galtzeko arriskuaren aurrean, oso arduratuak sentitu ginen, ez soilik lurjabeak, lurra lantzen dituztenek, bertatik jaten dutenek, nekazaritza baloratzen dugunok, edota "Baratzak" Hondarribiko identitate seinu bat bezela sentitzen duen edonork. Hilabete pasatxo eraman genuen lurjabeak ezagutzen (katastroaren laguntzaz eta etxez-etxe galdetuz), bildu ginen taldetxoaren laguntzaz, afektaturik dauden 130.000 m2 baratzen lurrak eta 100-dik gora jabeak..., lehenengo lana jendea informatzea zen, beraz bilerak egin genituen eta etxez etxe ere ibili ginen. Maiatzaren 1eko batzar nagusian, iradokizun-orri bat aurkeztu genuen eta hortik aurrera sinadurak biltzen hasi ginen. Hortarako Webgune bat ere zabaldu genuen (http://baratzakbizirik.org), eta bertan partekatu genuen informazio guztia herritar zein interesatuekin. Bertan publikoki informazio eta eztabaidagune bezela erabili dugu, eta gure lantalderako, antolakuntza eta ikerketagune bezela ere. Informazioa sare sozialetan mugitu dugu (Twitter eta Facebook-ean), gure Webgunera erreferentziak eginaz, eta bisita dezente jaso ditugu. Gainera edonork sinatzeko genituen iradokizun orriak ere eskuragarri izan ditu. LinkedHitz proiektuan proposatu bezala, sareko lana, herrian bertan egindako ekintzekin uztartu behar ditugu, eta atzo San Isidro baserritarren egunean, bi sinadura mahai ere jarri genituen. Bi asteotan ia 2.000 sinadura jaso ditugu, eta gaur bertan eramango ditugu udaletxera. Mugimendu hau, herri ekimen baten adibide gisa kontatu nahi nizuen, bizi berri dudan esperientzia gisa ;)
@erabiltzailea erabili bere horman zuzenean zabaldu nahi baduzu (GureWork-en)
Use @user to publish it on his/her wall immediately (on GureWork)
Utilice @usuario para publicarlo en su muro inmediatamente (en GureWork)
{
"#1": "CoDoer-Runner-1",
"#2": "CoDoer-Runner-2",
"#3": "CoDoer-Runner-3",
"#3b": "CoDoer-Runner-3b",
"#4": "CoDoer-Runner-4:437"
} {
"#1": "CoDoer-Tester-1",
"#2": "CoDoer-Tester-1",
"#3": "CoDoer-Tester-1",
"#3b": "CoDoer-Tester-1",
"#4": "CoDoer-Tester-1"
} {
"Calculator-CoDoer-4": ":20",
"GigyaSocialize-CoDoer-4": ":98",
"InteractiveComments-CoDoer-4": ":0",
"LinkedHitz-Local-Pref-4": ":32",
"LinkedHitz-Local-Prop-4": ":196",
"SceneFlow-CoDoer-4": ":92",
"TodoList-CoDoer-4": ":13"
}
{
"#1": "CoDoer-Runner-1",
"#2": "CoDoer-Runner-2",
"#3": "CoDoer-Runner-3",
"#3b": "CoDoer-Runner-3b",
"#4": "CoDoer-Runner-4:437"
} {
"#1": "CoDoer-Tester-1",
"#2": "CoDoer-Tester-1",
"#3": "CoDoer-Tester-1",
"#3b": "CoDoer-Tester-1",
"#4": "CoDoer-Tester-1"
} {
"Calculator-CoDoer-4": ":20",
"GigyaSocialize-CoDoer-4": ":98",
"InteractiveComments-CoDoer-4": ":0",
"LinkedHitz-Local-Pref-4": ":32",
"LinkedHitz-Local-Prop-4": ":196",
"SceneFlow-CoDoer-4": ":92",
"TodoList-CoDoer-4": ":13"
}
#1